XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ADITZ SINTETIKOAK ETA PERIFRASTIKOAK

A) ADITZ SINTETIKOAK

Esanahia, pertsona, modua eta denbora hitz bakar batean ematen dira.

Adibideak:

Soineko zuria daramat jantzita.

daramat (nik-eraman-zerbait-orain)

Nik kontatu nizkizun gauzak zuk bazenekizkien (zuk-jakin-gauza batzuk-lehen).

Aspektuari dagokionez, aditz sintetikoek puntualtasuna markatzen dute; hau da, une batean, orain edo lehen, gertatzen ari den edo gertatu den zerbaiten berri.

B) ADITZ PERIFRASTIKOAK (Aditz nagusia + Aditz laguntzailea)

Aditz nagusia eta laguntzailea erabiliz adierazten dira: apurtu duzue, esaten nizun...

Aditz nagusian esanahiaren eta aspektuaren berri ematen da; aditz laguntzailearen bidez, berriz, moduaren, denboraren eta pertsonaren berri.

Adibidez:

Zuek niri gezurra esaten didazue beti.

Esaten hitzak, esanahia ematen digu (esan) eta aspektuaren berri ere bai -ten (ohiko ekintza bat).

Didazue, aditz laguntzaileak, berriz, jakinarazten digu indikatiboa dela aspektua, orainaldia dela denbora eta zuek niri direla pertsonak.

Ohar zaitez ondoko esaldi-bikote hauen esanahia ezberdina dela:

Burukomin handia daukat ampne; Burukomin handia edukitzen dut.

Errekatik etxerantz nentorren orduan ampne; Errekatik etxerantz etortzen nintzen.

Ezkerraldekoek (sintetikodunak) momentuko ekintza bat adierazten dute, eta eskuinaldekoek, berriz, ohiko gauza bat, askotan errepikatzen dena.

Askotan, bestalde, era honetako esaldi traketsak entzuten dira:

Goaz kalera? edo Joaten gara kalera?

Bi forma hauek gaizki daude eta hauen ordez Joango gara kalera? esan behar da.

Ohar zaitez zergatik.